Jubilatuen Biltokiak adinekoen hilabetea antolatu du, eta horren barruan txokolojate jana egingo dute gaur, Jubilatuen Biltokian.
Espainia, 2024 / 103 min. / Zuz. Fernando Garcia Ruiz Alonsok (kale-garbitzailea; Roberto Alamo) eta Marisak (tarotista; Malena Alterio), Torresek eta Fatimak (urdaitegi baten jabeak; Jordi Sánchez eta María Botto), eta Calatravak (zirujau estetikoa; Julián López) eta Vickyk (influencer; Kira Miró) Kanariar Uharteetan etxe isolatu bat erreserbatu dute oporretako egun on batzuk beren familiekin igarotzeko. Baina ez dakite, agentziaren akats baten ondorioz, etxe bera alokatu dutela. Inor ez dago prest horri uko egiteko, eta beste aukera asko ere ez daude. Beraz, oporraldi osoan gela partekatu behar izaten dute. Kide bakoitzaren arteko desberdintasun nabariek egoera nahasien multzo kaotiko bihurtzen dituzte egun horiek. Hala eta guztiz ere, denek ikasi behar dute elkarrekin bizitzen eta hain desberdina den jende hori guztia ulertzen... Eta beraiek.
Mendaroko VII. Jazz Eguna antolatu dute bariku iluntzerako (urriak 4) Uztargi tabernakoek, Galle-tiak gozogintzakoek eta Gararock taldekoek, elkarlanean.
Txankakua merkatari elkarteak bi stock azoka antolatzen ditu urtean; martxoan eta urrian, eta bigarrena egingo dute asteon: urriaren 3an, 4an eta 5ean.
3 EGUENA18:30 Irekiera ekitaldia. 19:00-21:00 Karpa zabaltzea eta pintxo poteoa. 21:30 Musika 4 BARIKUA18:00 Irekiera. 22:00 Musika zuzenean: Kitziki taldearen emanaldia. 00:00 Bingo solidarioa. 01:00 Dantzaldia. 5 ZAPATUA12:00 Irekiera. 22:00 Musika zuzenean: Azkaiter Pelox taldearen emanaldia. 00:00 Bingo solidarioa. 01:00 Dantzaldia. 6 DOMEKA12:00 Irekiera. 14:30 Bazkaria: Paella jana. 17:30 Amaiera.
Egur Arte Tailerreko ikasleen lanak jarriko dituzte ikusgai Kultur Etxean. Umeen lanak hilaren 4tik 16ra egongo dira ikusgai, eta helduenak 18tik 26ra. Akrilikoak, akuarelak, eskulturak, eskulanak, collage...