Elgoibarko Lagun Taldea txirrindulari eskolak antolatuta, Valentin Romeraren Oroimenezko Elgoibarko Hiria Saria txirrindularitza lasterketa jokatuko dute domekan, eta taldeko lau txirrindulari lehiatuko dira etxeko proban.
Bisita gidatua egingo dute Karakate eta Irukurutzeta arteko Dolmenen Ibilbidean zehar. Plaza mugatuak dira eta txanda hartzea gomendatu dute arduradunek info@begi-bistan.com helbidera idatzita edo 657 794 677 telefonora deituta. Euskaraz.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako kanporaketa bat jokatuko dute Elgoibarren. Eli Pagola, Eneko Araiztegi, Iñaki Apalategi, Libe Goenaga, Unai Izagirre eta Uxue Fernandez bertsolariak arituko dira. Olatz Zuazubizkar arituko da gai jartzaile.