Iñaki Astigarraga, Unai Cornejo, Aimar González eta Bryan Jaramago izango dira Lagun Taldeko ordezkariak (goiko argazkian). Junior mailako eta kadeteetako bigarren urteko txirrindulariek hartuko dute parte Elgoibarko proban, eta denboraldiko azken lasterketa izango dute.
Txirrindulariak Kalegoen Plazatik abiatuko dira 09:55ean egingo duten irteera neutralizatuan, eta Idotorben izango da helmuga, 12:00ak inguruan. 83 kilometroko ibilbidean Bergararaino joan beharko dute birritan eta indarrak gorde beharko dituzte Idotorbeko malda pikoak igotzeko.