Azaroaren 21ean, barikua, arratsaldeko 20:00etan Ina Forsman kantari finlandiarrak kontzertua eskainiko du Soraluzeko antzokian, Blues Hotsak jaialdiaren barruan.
Barren.eus-ek bi sarrera zozkatzen ditu kontzertu horretarako. Zozketan parte hartzeko epea azaroaren 18an, martitzena, amaituko da, eguerdiko 12:00etan eta irabazleen izenak 13:00etan jakinaraziko dira lotura honetan bertan. Irabazleek egunean bertan, lehiatilan jaso ahalko dituzte sarrerak.