Karakatera mendi irteera antolatu du Arno Guraso Taldeak domekarako

Barren 2025eko apirilaren 10a

Mendaroko Arno Guraso Elkarteak Karakatera (742 m.) mendi irteera egingo du domeka honetan, apirilaren 13an.

Jakinarazi dutenez, hiru bat ordutako irteera izango da. Mendaroko Ikastola ondoko aparkalekutik irtengo dira 09:30ean. Autoetan joango dira Elgoibarreraino.