M-8

Mi tercer acto antzezlana emango dute San Agustin kulturgunean

Barren 2025ko mar. 6a, 13:27

Adineko aktore baten kamerinoan barneratuko dira Mi tercer acto antzezlana ikustera gerturatzen diren ikusleak. Eguzki Zubia da aktorea eta emakume, adineko eta artista gisa bizi duenaren gogoeta pertsonala egingo du. 

Menopausia iritsi izana ospatzen duen emakumearen papera interpretatuko du Zubiak. Iritzi iraingarriak eraitsi eta ur azalean bizi mantentzeaz ari da, eta adineko emakume eta artista gisa jasaten ari den gainbehera ekonomikoa saihesteko darabilen estrategiez. Obra kritikoa da, adinkeria edo adinean oinarrituta gauzatzen den diskriminazioa salatzen dituena. 

Emakumeen Nazioarteko Egunean, martxoaren 8an, emango dute Mendaroko San Agustin Kulturgunean, 18:30ean hasita.

Hona antzezlanaren teaserra: