Iñaki Goitia Mendaroko liburuzainaren lau mikroipuin argitaratu dituzte New Yorken, esperantora itzulita

Barren 2025ko urt. 10a, 14:53

Urtea ezin hobeto hasi du Iñaki Goitia Lucas (Oñati, 1981) idazle eta Mendaroko liburuzainak. Berriki jakin du bere lau mikroipuin argitaratu dituztela New Yorkeko Beletra Almanako liburu formatoko aldizkarian, esperantora itzulita. Idazleak aitortu du "laino batean" dagoela albistea jakin duenetik.

Lau dira Liven Dek itzultzaileak esperantora itzuli eta New Yorkeko Beletra Almanako aldizkari entzutetsuak argitara eman dituen Iñaki Goitiaren mikroipuinak: Tragedia moderna, Descorazonador, Instrucciones para sembrar la duda eta Profesionalidad. Laurak dizkiote sarituak aurrez, azkena  Madrilgo Metroak joan zen ekainean antolatutako Metrorrelatos lehiaketan: Tragedia moderna.

"Badaude ametsak irrikaz espero dituzunak betetzea, eta gero hau dago: ametsik onenetan ere sartu ezin zitekeena. Baina benetakoa da, ukigarria. New York. Ameriketako Estatu Batuak. Noizbait jaitsiko naiz hodei honetatik", zabaldu du Goitiak berak sare sozialetan, eta antzeko hitzak errepikatu dizkio BARRENi ere. "Egia da sekula ez dudala pentsatu lanen bat sarituko zidatenik  eta Madrilen jaso ditudan aitortzek ere ezustean harrapatu nautela beti, baina hau ikaragarria da. Nire mikroipuin bat argitaratzeko baimen eske idatzi zidaten eta zein zen galdetu nienean gustatu zitzaizkienak lau zirela esan zidaten. Ezin nuen sinetsi. Ikaragarria da, eta hemen nago, aldizkaria eskutan, ezin sinetsita".