Tren zerbitzua bi orduz etenda egon da Mendaro eta Deba artean, zuhaitz bat trenbidera erori eta gero

Barren 2025ko urt. 8a, 14:11

Zuhaitz bat trenbidera erori da Mendaro eta Deba artean eta Euskotrenek E1 linearen zirkulazioa eten behar izan du.

12:00etatik 14:00etara egon da etenda tren zerbitzua, eta autobusen bitartez eman dute zerbitzua zuhaitza katenariatik ateratzeko lanek iraun duten bitartean. 

Abisu horia haizeagatik

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du Gipuzkoan (Bizkaiko eta Arabako haizeguneetan laranja kolorekoa da abisua), eta haize-boladek eragindako gertakari ugari izaten ari dira. Haize zakarrak 83 gorabehera eragin ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, gehienak zuhaitz eta hiri altzarien erorketengatik.