Mendaroko espazio publikoak berrantolatzeko Mendaroko Udalak sustatutako partaidetza proiektua da Kaleak DenOnak, Projekta Urbesen aholkularitza teknikoarekin gauzatzen ari direna. "Herritarrek etorkizunean Mendaro nolakoa izatea nahi duten hausnartzeko eta desio duten hori lortzeko lehen pausoak ezartzeko" helburuarekin sortu zuen Udalak. Asmo horrekin, parte-hartze saioak egin dituzte kolektibo ezberdinekin. Maiatzean hiru saio egin zituzten emakumeekin, edadetuekin eta herritarrekin orokorrean, eta ekaina-uztailean, udalekuetan izena emandako umeekin batu ziren Oinherrikoen gidaritzapean.
Gaur, berriz, galdetegi bat zabalduko dute orain arte landutako proposamenekin, herritarren adostasun-maila neurtzeko eta ekarpen gehiago jasotzeko.
- Galdetegia HEMEN
Azaroaren 18ra arteko epea izango dute herritarrek galdetegiari erantzuteko. Horrez gain, diagnostiko saio bereziak ere egingo dituzte haur eta nerabeekin azaroaren 8an. Azaroaren 21erako, berriz, beste parte-hartze saio bat antolatu dute.