Zaborrik ez!

Erabiltzailearen aurpegia Okil Beltzak 2012ko mai. 22a, 08:52

Zaborrik ez sortzia egun dauzkagun ohiturekin utopia bat dala esan dezakegu. Halere, naturara begiratuaz, ekosistemek zaborrik sortzen ez dutela ikusten dogu, baten hondakina bestearen elikagaixa dalako, ziklua itxiz.

 
  Bizi geran lekua ez da lehengaixetan aberatsa, eta erabiltzen dittugun materialak ere ez dira bere horretan bestien lehengai bihurtzeko erretzak (plastiko eta abarrak), ez naturalki behinipein. Halere, badaude horruntz dijuazen teoriak, eta ez ekologikoki soilik, ekonomikoki ere errentagarrixenak diranak.

 Adibide bat jartziarren, Ekosistema Industriala: Teoria horren eredu bat, agian adibide ezagunena, Danimarkako Kalundborg herriarena da, industriak eta herrixa elkar elikatzen dira batan soberakinak bestian lehengai diralako.
 (HAPOari aurkeztu genizkion proposamenetan ikus daitezke energia aurrezteko antzerako ideiak dokumentuaren azken orrian, baina badirudi horrelako ideiak kopiatu eta garatu biharrian, zementua eta adreilua botatzea beste helbururik ez daukala udal honek)
  Herri-ekosistema bat lortzeko, herritarrok ere badaukagu zer egina. Badirudi momentu honetan Gipuzkoan alderdi politiko guztiek zaborreri irtenbide bat bilatu nahi dietela (Europako legediak hala eskatuta), baina era berean alderdi bakoitza bere ideiari gogor eusten tematuta dagoela dirudi. Guk, hemengo konfrontaziotik haratago joan nahiko genuke; ingurugiroa zaintzeaz gain errentagarria dalako, zergatik ez litzateke posible izango industrian bezela herri hondakinekin ere zikloa istea? Ze aukera daude horretarako? Alderdi politikoez aparte, ze iritzi dute gainontzeko talde eta erakundeek?
  Momentu honetan badirudi bi ideia gailentzen direla: 5.edukiontzia vs. atez atekoa
Politikari "profesionalekin", hots, alderdi politikoekin bat egin gabe, gure iritzia ematea nahi dugu honen inguruan. Ez dugu uste bata bestearen kontra egon behar direnik, egungo sistema baino hobeak baitira biak ala biak.


 Baina, zer dira 5. edukiontzia eta Atez Ateko sistema? (era laburrean azalduta)
  • 5. edukiontzia egungo sistemaren jarraipena da, egun dauzkagun lau edukiontzi edo kontenedoren alboan beste bat jartzen da, gai organikoak botatzeko, eta horrela herritarrei aukera ematen zaie borondatez izena eman ondoren 5. edukiontzia erabiltzeko.
  • Atez ateko sistema, aldiz, guztiz bestelakoa da. Edukiontziak kendu eta gaikako zabor bilketa egun ezberdinetan egiten da, iluntzetan. Tokatzen den egunean tokatzen den zabor moeta jeitsi behar du herritarrak eta guztiak daude gaikako bilketa egitera behartuak.
 Lehenengo begiratuan, sistema berri hau ez da hain erosoa, baina ikus ditzagun emaitzak:
  • 5. edukiontzia: %30 inguru birziklatzen da.
  • Atez atekoa: %80 inguru birziklatzen da.

*Datuok ez dira alderdi politikoek emanak, San Marko mankomunitateak baizik. Hemen datuak zenbakitan eta grafikak
.

  Teorian bi aukerak berdinak izan arren (bietan gaika batzen da eta organikoa ere batzen da), emaitzek argi erakusten dute biztanleok daukagun axolagabekeria, behartutzen ez bagaituzte. Atez atekoa bera ere, zaborrik ez sortzetik askoz gertuago egon arren, ez da nahikoa zaborrak ez sortzeko, baina hori aurrerago aztertuko dugu. 



Iritzi ezberdinak

Begira dezagun orain ze iritzi ezberdin dauden (alderdi politikoena albo batera lagata)

Alderdi ekologista guztiak Atez Ateko sistemaren alde daude:

Beste esperientzia eta iritziak:



Zero Zabor. Zer da Zero Zabor (edo ingelesez Zero Waste)? 
Hondakinik ez sortzea helburu duen mundu mailako mugimendua
. (wikipedian)

  Zero zaborrera iristeko Atez Atekoa gertuago dago, errefusak (birzikla ezin daitezken gaiak) gutxitzeko. Halere, Zero Zaborrera iristeko produkziotik azken kontsumitzailera arte dena zaindu beharra dagoela dio aurreko astean Euskal Herrian egon den Paul Connett Zero Waste (Zabor) mugimenduaren sortzaileak (EITBrako egindako elkarrizketa, seguruenik eman ez zuten arren) 


Zero Wasten ikusi dugunez, Kalifornia eta Italia dira lekurik interesgarrienak.
 Katalunian ere bada adibiderik, tartean turismotik bizi diren hainbat herritan atez atekoa egiten dutela ikus liteke.
  Zero Wasten bitartez, mundu aurreratuko herri eta hiri handiak kontzientziatuta daudela ikusi dugu eta zero zaborretik gertuen Atez Ateko sistema erabiltzen dutenak daudela ikusi dugu.
  Baina horren hurrun joan gabe ere Gipuzkoan ere bada Zero Zabor mugimendua.
Organismo publikoek zer diote?
Madrileko ingurugiro ministerioak Usurbil eredugarritzat hartu duela ikusi ahal izan dugu.

 Eta organismo ofizialez berbetan Europako gomendioa hemen ikusi daiteke, lehengai gabezia daukan herrialde honetan zaborra urrea dela eta ezin dugula besterik gabe bota dio, Erraustea botatzea dela gaineratuz.