Errauskailua

Erabiltzailearen aurpegia Okil Beltzak 2012ko eka. 6a, 18:45

Aurrekoan zaborik ez sortzearen inguruan idatzi genduan. Oraingoan, puri-purian daguan eztabaida honetara zerk ekarri gaituen aztertu nahi dogu.

 

 Gustatuko litzaiguke esatea kontzientzia daukagula, eta horregatik pentsatu dogula zaborrik ez sortzea, baina arrazoia guztiz bestelakoa da: Orain arte ezagutu ditugun zabortegiak isteko legedia dator Europatik, beraz, zaborrekin zerbait egin beharra dago bai ala bai.

 Irtenbide bat emateko asmoarekin, aurreko legealdian Gipuzkoako batzar orokorretan errauskailu bat jartzea erabaki zen. Gipuzkoa osoko zaborrak erreko ziren bertan. Errauskailu hori Zubietan eraiki nahi zen.

  Zubieta inguruan bizi den jendea errauskailuaren inguruan informatzen hasi zen, eta emaitza zera izan da, orokorrean jendeak ez duela errauskailua etxe ondoan nahi. Zergaitik hori? Guk ere gure kabuz informazioa bildu nahi izan dugu eta hauxe emaitza:

  • 2004 urtean Osakidetzak eginiko txosten honek zioen erraustegia baleko aukera zela osasunari dagokionez "y en sus conclusiones, considera a la incineración como una opción válida, desde el punto de vista sanitario" nahiz eta irakurtzean iruditu zaigun kontrako argudioak ere ematen dituela. Ez dugu inpartzialtasunaren inguruan epairik egingo, ez bait dakigu, baina susmoa bai ematen duela, izan ere, aurkitu dugun aldeko txosten bakarra da.

Baina horrez gain, beste ikerketa batzuren emaitzak ere aurkitu ditugu, eta hauek diote Errauskailuak osasunean arazo larriak sortzen dituela.

  •  Santé Frantziako"osakidetza"k 2008an eginiko txosten honetatik hauxe atera dugu 

Minbizian beste eragile batzuk badaudela dioen arren, eta kausalitatea demostratzea gaitza den arren, ebidentzia argietaz berba egiten du. 6.puntuan zera dio, Badaudela ebidentziak errauskailuen emisioen eta gizon nahiz emakumeen minbizi kasuen arteko erlazioan: Elle a mis en évidence une relation positive significative entre l’exposition aux émissions atmosphériques d’incinérateurs d’ordures ménagères et l’incidence des cancers du sein, des LMNH et des cancers toutes localisations confondues chez la femme. Une relation positive significative a également été mise en évidence pour les myélomes multiples chez l’homme, ainsi que pour les LMNH pour les deux sexes réunis. De plus, l’étude montre, pour les deux sexes, l’existence d’un lien proche de la significativité statistique entre une exposition environnementale aux incinérateurs d’ordures et les sarcomes des tissus mous, les cancers du foie et les myélomes multiples.

Zortzigarren puntuan, ondorioetan ere gauza bera mantentzen duelarik (txosteneko 20. orria)

  • Ekologistak martxan-ek 2007 urtean atera zuen txosten honetan europar parlamentuari gomendioa egiten zion (Beherago ikusi daiteke orain iritsi den aldeko erabakia)
  • Greenpeacek 2011 urtean Gipuzkoan egindako kanpañan ere badago informazioa
  • Baina informazio ulerterrezena, Sakanako errausketen aurkakoek ateratako bideo honetan aurkitu dugu, adituen azalpenekin. merezi du ikusteak

http://www.argia.com/multimedia/dokumentala/etorkizuna-erraustuz

Eta aipatu dugunez, maiatzean Europako parlamentuan hartutako erabakiaren arabera 2020a baino lehenago, zabortegiak eta errauskailuak desagertu behar dira. Era berean, 2014tik legez debekatzea eskatu du.

Paradoxikoki, EAJko eta PPko europarlamentari Mayor Oreja, Iturgaitz eta Izaskun Bilbaok aldeko botoa eman dute, noiz eta beraien alderdikideek Gipuzkoako Batzar Nagusietan Zubietan errauskailua egitearen alde bozkatzen zuten une berean.

Inkongruentziaren beste perla bat Denis Itsaso, errauskailuaren aldeko PSEko irudiak 2006an eginiko adierazpen hauek dira errauskailuaren aurka zegoela esanaz.

Hau da Europako Parlamentuak atera duen prentsa oharra errauskailuak desagertzeko eskatzen

consumer aldizkarian ere izan du oihartzuna

Aldiz, hemen errausketaren aldekoak aurpegia garbitu nahian esan dutena, europak errauskailuak onartzen dituela birziklagarri diren materialak erretzen ez diren bitartean, ados, baina beraiek hori proposatzen zutela ere esan dute.

Edozein ideia da zilegia, baina gezurra ez dugu onartzen. Gaur egun gezurretan aritzea garesti ateratzen da, teknologia berrieri esker. Ikus 2009/03/12an eginiko txosten honetan zer zioten, hots, birziklagarria ere erretzea nahi zuten! bestela errauskailuak ez luke zer jan edukiko, eta 5.edukiontziarekin birziklagarri asko erreko litzateke.

Ikus Greenpeace zer dioen: La puerta atras de la incineración: Incineración encubierta de residuos reciclables. Hemen ere agerian geratzen da PNV, PSE eta PPen gezurra. Lotsagarria!!

Honen inguruan Gipuzkoa Zero Zabor webgunean info gehiago ere badago, ondo zehaztua gainera

Batetik errauskailuak airera botako luken kutsadura dago, baina bestetik ondakinen arazoa ere hor dago. Errauskailuaren ondakinak txarragoak dira etxe ondakinak baino.

Gipuzkoako balizko errauskailuaren ondakinak Mutiloara eramango lirateke hemen eginiko jarraipenean ikus litekenez Mutiloa: ikerketatxo bat froga gisa