Zeinek erre nahi ditu hondakinak?

Erabiltzailearen aurpegia Okil Beltzak 2012ko uzt. 17a, 23:45

Ikerketa lan honen berri Argia astekariaren bitartez eduki genuen atalez atal. Mikel Peruarena Ansa kazetariak errauskailuen haritik tiratu du, eta politika eta enpresa munduaren arteko sare korapilatsua osatu; Jon Garmendia, Sendagorta, Josu Jon Imaz, Koplowitztarrak, FCC , ISR , Sener , Petronor , Unibertsitate edo Ikerketa zentruren bat ere bai tartean.

 
  Denak, zementugileak, elektrizitatea eta zaborraren bueltan. Gaur egun informazio guztia bilduta Interneten aurkitzen da errauskailuaren kontrako web-ean, eta Perurenak CC lizentziapean utzi duenez, erabilgarri dago hemen http://erraustu.wordpress.com/ baina agian irakurterrazena pdf formatua da http://erraustu.wordpress.com/pdf/

  Oso informazio zehatza da gomendatzen dugun hau. Laburpena egiteko ezinezkoa izan arren esanguratsuenak egin zaizkigun puntuak hemen.
Politikari-enpresagizon nahasketa; Leku guztietara iristen diren enpresak. Xabier Garmendia (PSEtik Eusko Jaurlaritzan sailburuorde izana beste kargu askoren artean) besteak beste, Gipuzkoako eta Bizkaiko zaborren kudeaketa planak idatzi dituen ISR enpresaren sortzailea da trama honetako beste hainbat enpresetan bezela.
  ISRren txostenetan errauskailuak gomendatzen dira. Aldiz, zabor kopurua jeistea, birziklatzen duteneri hobaririk ematea, hondakin organikoak bereizita biltzeko politikak, prebentzio kanpaina sendoak edo etxean konpostatzea sustatzeko politika eraginkorrik aipatu ere ez dira egiten. Hortaz, pentsa liteke zaborrak behar direla.
  FCC eta Sener ezagunak dira besteak beste uren kudeaketa, eraikuntza publikoak egin, armagintza, energia, petrokimika (muskizko petronorren eraikuntza) eta abarengatik. Hondakinen kudeaketa askoren atzean daude orain.

 Zementerak ezinbestekoak dira porlana botatzen segi nahi dutenentzat: AHT, saihesbideak, etxebizitzak, presak... Espainia, EH, Galiza eta Herrialde katalanak batuta zementu ekoizpenean Europako lehenengo postuan eta munduko 6. dago.
Industriak honek energia behar handia dauka; energia kontsumitzaile eta CO2 kutsatzaile handienetakoa baita. %95a erregai fosila erabiltzen du eta honen prezioa etengabe gora doa.
  Baso mozketako soberakinak, pneumatikoak, hiri ondakinak... petrolio berriak bihurtu dira bai elektrizitatea ateratzeko (errauskailuetatik) edo baita erregai moduan erabiltzeko (zementeren klinker labeetan)
  Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan errauskailuak jartzeko proiektuak daude, eta  zementerak ere bai. Araban ez dago zementugilerik, eta kasualitatez errauskailurik egiteko planik ere ez.
  Biomasa (egurra, sasiak...) erretzearren CO2 neutro dela esaten da, hazterakoan xurgatzen duen CO2a erretzerakoan askatzen duenaren pareko hartzen delako. Elikagaien zaborrak ere Co2 neutro kontsideratzen dira, eta hauekin batera edozein zabor. Beraz, energia berriztagarrien artean errauskailua konsideratzen dute. Hartara, harrigarria bada ere, gurpilak erretzeak eta beste hainbat zaborrek izen hau daukate: Energia Berriztagarria
Zabalgarbi (bizkaiako errauskailua)ren adibidean argi ikusten da montatuta daukaten negozioa: %70 gasa erretzen du eta soilik erretakoaren  %30 dira hondakinak. Beraz, elektrizitatea ekoizteko ziklo konbinatuko planta bat zaborrak lagungarri dituena dela konsidera daiteke, baina orduan zergaitik ez ziklo konbinatuko bat eraiki eta zaborrak konpostatu?
Ba pool elektrikoan (elektrizitate-sarean) “berriztagarriak” preferentzia daukalako.
Zabalgarbik 7500 ordu/urtean lan egiten ditu elektrizitatea ekoizten. Ziklo konbinatukoek, berriz, 3500 ordu. Eskari pikoak direnean pizten da ziklo konbinatua, zabalgarbi ia etengabe piztuta dagoen bitartean. Eta hori ziklo konbinatukoak baino efizientzia energetiko baxuagoa daukala: zabalgarbik %40koa, ziklo konbinatukoak aldiz %54koa eta CO2tan ere zabalgarbik gehiago kutsatzen du. To berriztagarria!
Erraustegiak eta zementugileak konpetentzia direla pentsa liteke, baina preziski zabalgarbin propietate kalorifiko handiena daukaten zaborrak banatu eta zementeretara eramaten dira.
Beraz, zaborrak erretzeak 4 helburu betetzen ditu:

  1. CO2 isuriak gutxitzea (kyoto-ekonomikoa) zaborra Co2 neutroa konsideratzen delako
  2. Dirua aurreztea lehengaietan (ekonomikoa)
  3. Dirulaguntzak energia “berriztagarriak” erabiltzearren (ekonomikoa)
  4. Pool elektrikoak (Sarean) eletrizitatea sartzeko prioritatea, beraz errentagarriagoa etengabe ekoizten dagoelako
  5. Zaborrak "kudeatzearren" kobratzen dute, eta zabortegietako tasak garestitzea eskatu konpententzia kentzeko.

Baina tranpak ere badira:

  1. Zabor guztiak ez dira organikoak (pneumatikoa gehiena petrolioa da adb)
  2. Propietatae kalorifiko handiena zementereri saltzen zaie, gainontzekoak ez du gasak baino askoz gehiago aportatzen
  3. Efizienteagoa da konposta egitea erretzea baino, baina errentagarriagoa da argindarra sortzea, lurrerako konposta edo zerriak haztea baino, argindarra jan ezin bada ere.
  4. osasun arazoak ez dira kontutan hartzen
  5. etorkizunerako hausnarketarik ez da egiten

•Hondakinen tratamendurako europako zuzentaraua
Europako zuzentarauak argi markatzen ditu prioritateak, eta ordena honetan dago istoria guzti honen gakoa; zerrenda honen d/ eta e/ puntuetan.

   a) Prebentzioa.
   b) Berrabiltzea.
   d) Materialki berreskuratzea.
   e) Energia gisa berreskuratzea, edo «balioztatzea».
   f) Zabortegira botatzea.

  Lehen d/ eta e/ puntuak batera zeuden, materia eta energia berreskuratzea, baina orain berezita daude d/e puntuetan, eraginkortasun handiagoa duelako materialki berreskuratzeak erregai gisa balioztatzeak baino hau da, konpostatzea hobe da erretzea baino.
Halere, zementera edo errauskailueri ez zaie interesatzen sailkapen hau, eta ez diote kasurik egiten, Europako zuzentarauaren kontra doaz beraz ISRk proposatutako planak.
Gaur egun errauste planta bat zabaltzeko efizientzia kontutan hartzen da, eta horregatik elektrizitatea baino zerbait gehiago eman behar du. Errauste planta berrietan ohikoa da sortutako beroa ere saltzea. Horregatik zubietako errauskailuarekin batera, industrialde bat, loiolako kuartel militarra eta makrokartzela proiektatu dira bero hori aprobetxatzeko.
Baina ez zen hobe egun dauden beharrak elikatzea, behar berriak sortu beharrean? (Okil Beltzetatik HAPOari aurkeztu genizkion alegazioetan Alkorta-Mintxeta ekosistema industrialaren kasuan aipatzen genuen bezela)

•Hainbat ondorio:
  Desazkundea behar dugu etorkizuna izango badugu. Diotenez, aski litzateke 50 bat urte atzera egitea; ez dela Historiaurreraino joan beharrik, alegia.
Ez da teknologia kontua, zikloa istea irtenbide soziala da, eta arazo gutxiago sortzearren zerga politika fiskalak tamainakoa behar luke.
Zero zabor mugimenduak Italian du jatorria. Mafiak kontrolatzen zuen zaborra, eta ez zitzaien ardura ingurua kutsatzea. Udal batzuk atez atekora pasatzea apostatu zuten Ottaviano izeneko herri italiarrean. kasualitatez etxeetako kuboak banatzeko biltegia erre zen kubook entregatu bezperan. Boikotak, beraz, ez dira hemen asmatutako kontua.
Hiri hondakinen eskuduntza udalen esku dago, udalek mankomunitateetan delegatzen dute kasu gehienetan. Orduan, zer egiten dute Diputazioek edo Eusko Jaurlaritzak planak diseñatzen?