Legazpian herri galdeketa bat egin zan. Honen emaitzak argiak izan ziran, %50,6k hartu zuen parte, emaitzak: %97,72 5.edukiontziaren alde, eta %1,66 Atez Atekoaren alde (%0,6 baliogabeak).
Beraz, Legazpiarren %50ak dena birziklatzearen alde egin zuen, planteatu ziren bi biltze sistemekin eta gehiengo nabarmenez 5. edukiontzia izan zen bozketan sistema hautatua.
Guretzat arazoa da ea zer gertatzen den bozketan parte hartu ez zuen gainontzeko %50arekin (Noski, 5.edukiontziaren alde egin zutenek euren hitza beteko dutela zalantzan jarri gabe)
Elgoibarren antzeko egoeran gaude:
Udalak apirila ren amaieran eta maiatzaren erdian esandakoaren arabera, Elgoibarren badirudi oraindik familien erdiak baino ez gaudela 5.edukiontzian apuntatuta.
Era berean, edukiontzi marroiak (organikoarenak) txiparekin jarriko dituztela aditzera eman dute.
Beasainen martxan dago "edukiontzi inteligentea" edo txipdun edukiontzia eta datuak hauexek dira:
- Biztanleen erdiak baino ez du 5. edukiontziaren aldeko hautua egin (Elgoibarren bezela).
- Horietatik %70ak besterik ez du erabiltzen.
- Hau da, beasaindarren %35ak besterik ez du organikoa gaika biltzen, baina ez dakigu zenbatekoa den biltzen duten kopurua (%30 inguru?)
Ondoren, bilketa sistemaz hitzegin genezake, Zumaian jarriko duten behartutako 5.edukiontzi sistema, Atez Atekoa edo emaitza oso onak eman arren, hain ezaguna ez den beste edozein (Orendainekoa kasu)
Dauden datuen arabera merkeena Atez Atekoa da, eta gainera lanpostu gehien sortuko lituzkena. Logikak ere hala dio, txipak jartzen ibiltzea baino merkeagoa ere izan behar dela. Orain arteko txostenez gain, CCOO sindikatuak ere aurreko astean gauza bera berretsi du, hots, atez atekoaren alde dagoen bat gehiago da CCOO.
Errefusarekin nahasita doan organikoa bada arazoa, eta txipa jartzera tematzen badira, ez da logikoagoa errefusaren edukiontzi berdeari jartzea txipa?
Ezin dugu ulertu Udala zertan dabilen. Are gehiago, Alkate jaunak Martxoaren 19ko plenoan erraustegia ez dela kutsagarria esan zuenean, Carlos IIIa bezelako unibertsitate ospetsu baten ikerketa eta publikazio zientifikoa munduko aldizkari zientifiko entzutetsuenetako batean hankaz gora botaz, inongo frogarik gabe. Tamalez, agerian geratu da gure alkatearen maila (eta lotsa) gabezia mundu zientifikoaren aurrean.
Norberak atera ditzala bere konklusioak.