Energia berriztagarriak eta efizientzia energetikua. Kontsumoa jeisteko instalatzaile baten aholkuak
Txalet edo baserri batean adibidez, gasolio faktura jeisteko instalatzaileari energia berriztagarriak jartzeko eskatzea ohikoa da. (Helburua: autosufizientziaruntz gerturatzea!)
Halere, instalatzaile arduratsu batek, lehenengo, kontsumoa jeisteko gomendioak eman beharko lituzke. Kw merke eta garbiena sortu behar izan ez dena delako.
Igorrek bere esperientzia zabalaren berri eman zigun, teorioaz haratago.
Ondoren, behar dugun energia sortzeko dauden teknika ezberdinez eta hauen konbinazioaz hitzegin zigun. Guzti honetan aditua da, eta oso hitzaldi praktikoa eskaini zuen.
Eguzki plaka edo haize errotez haratago, eskaintza zabalaren errepasoa egin zuen (Geotermia, biomasa, uraren erabilera zentzuzkoa eta abar luze bat). Are gehiago, ingurugiroarekiko errespetua eta bezeroen kostu eta errentagarritasunaren berri eman zuen uneoro.
Hemen Igorrek erabilitako aurkezpena.
Hau guztia beste eskala batetara (bailara, herri eta nazio) guztiz estrapolagarria da