Aupa Elgoibar!!

Erabiltzailearen aurpegia Okil Beltzak 2014ko ira. 4a, 08:56

Zer egin dugu horrelako agintariak merezi izateko?
2013ko abenduan Elgoibarko plenoan gertatutakoa azaldu genuen, Eibarren adibidez sozialisten botoa alde eduki zuten Frackingetik libre dagoen udalerria izendatzeko, baina Elgoibarren sozialistek kontrakoa egin dute eta PNVren interesen menpe erori.


Konklusio lerdoa bada ere, inork pentsatu lezake Gipuzkoa Bilduren eskutan dagoelako dela. Begiratu dezagun beste probintzietako herrietara:
Arabako mapa ia kolore bakarrekoa da (eta ez dago kolore gorririk).

Bizkaiako mapa ere egiten ari dira. Zundaketa proiektuak eginak daudela ikustearekin batera ari dira Frackingaren inguruko informazioa zabaltzen, eta ondorioz, Frackingaren kontrako taldeak sortzen. Hiru herri besterik ez daude Elgoibarko mailan udal erabakieri dagokienez.

Nafarroan ez daude proiektu asko abian, baina halere, herritarrak kezkatuta agertzen hasi dira.
Iparraldea, Frantzia osoa bezela, Frantziako lege batek babesten du Fracking-etik.

  Zuek Sustraia proiektua martxan jartzeko zundaketak egingo bazenituzte, ze herritan hasiko zenituzkete? Mapa hauek ez dute zalantzarako aitzakiarik uzten! Gure ustez Elgoibar da momentu honetan Gipuzkoa mailan Frackingaren ipurtzuloa, eta Euskal Herri osoan beste hirurekin lehian egongo litzateke.

  Eskerrik asko Elgoibarko EAJ-PNV eta PSOE. Lan ona. Espero eskupeko edar baten truke saldu izana, bestela, zuenak bai ez daukala ez hanka ez buru.