Energien inguruko Elgoibarko egitasmo lokala

Erabiltzailearen aurpegia Okil Beltzak 2014ko aza. 16a, 22:42

Elgoibar egun Erreminta-Makinaren hiriburua konsideratuta dago. Gure erroetara joan nahi izan dugu honen arrazoiak aurkitzera. Koldo Lizarralderen Elgoibarko Errotak liburua ardatz hartuta hasi ginen erroten inguruan fijatzen.

  • Elgoibarren XIV mendean Burdinolak zeuden. Burdinolak ez ziran kasualitatez sortu, egurra eta ura zegoelako baizik. Ondorengo bilakaera zalantzarik gabe, urari esker eman zen. Urak ahalbidetu zaban jauzi kualitatibo hori.
  •  II. Industri iraultzaren haserarako bazeuden enpresak hornitzeko mikrohidraulika batzuk Elgoibar inguruan. Horien historia ateratzen ari gara Elgoibarren talde bat. Ikusten dugu garai batean baserri askotan zeudela autokontsumora bideratutako turbinak, baita autarkia batetara bideratutako ingenio hidraulikoak ere (Zeleta basarriko taladro, zerra, zepillo, zorroztarri, sagar txikitzaile eta abar da horren adibide). 
  • 1880 urte inguruan Elgoibar, Azkoitia eta Mendaro artean dagoen Kataloza Behekoa baserrikoek utzitako turbina berritua ikusi ahal izan genuen hitzaldi hauetan (Gipuzkoako turbina zaharrena izan litekena). Egun Erreminta makinaren museoan ikusi daiteke turbina hau martxan.
Katalotza Behekoa baserrikoek utzitako turbina.



Mikro hidraulikan aditua den Gorka debarrak ere kalkuluak egiten iaioa dela erakutsi zigun, eta adibidetzat elgoibarko 1904 urteko zentral mikrohidrauliko batek gaur egun edukiko luken potentziaren berri eman zigun
Gorka turbinaren xehetasunak esplikatzen eta optimizatzeak zer ezberdintzen duen
Hitzaldi honetan erabilitako proiekzioa atxikiturik ikusi dezakezue:


 Arlo honetan ezinegona daukagun gazte talde bat batzen gara lantzean behin hitz egiteko. Bakoitzak ikertu duena kontatu, eta bisitak egiten ditugu leku ezberdinetara. Bideo bat egin dugu gure nundik norakuak kontatzen, Zeleta basarrira bisitxa, Saturixoko zentral zaharrera bisitxa, Upai Goitira bisitxa, Katalotza Behekora bisitxa eta abar. Hemendik guzti haueri eskerrak emateko aprobetxatu nahi dugu txoko hau.
 Bisita gehiago ere badauzkagu esku artean, ea asti pixkabatekin iristen garen. Norbaitek horrelako ingenio hidraulikorik ezagutzen badu, abixatu mesedez, gustora egingo diogu bisitxa bat, eta norbaiti gai hauek interesatzen bazaizkio ere, gure ateak zabalik daudela jakin.

<