Espainiako Sexta telebista kanaleko Salvados (Jordi Evole edo folloneroren) programak hasi zuen bidea Oligopoly dokumentalarekin. Energien oligopolioaz berba egiten zuen. Programa honen ondorioz, aurkezleak arazoak eduki zituela zabaldu zen.
Herritar talde batek dokumentalaren bigarren zatia ere egin zuen, gure blogean honen berri ere eman genuelarik: Oligopoly 2
Eredu Energetiko Berrirako Plataformak hirugarren dokumental bat egin eta Maiatzean herri ezberdinetan aurkeztu: Oligopoly Off
Gaurkoan honen berri eman nahi dizuegu:
• Fitxa teknikoa
Izenburua: #OligopolyOFF: Hasia da herritarron energia-iraultza.
Zuzendari eta gidoilaria: Alba del Campo.
Ekoizlea: Plataforma por un Nuevo Modelo Energético.
Iraupena: 90' (gutxi gorabehera)
Laburpena: Energia-pobreziaren areagotzeak, elektrizitate eta gas fakturen igoerak eta energia berriztagarriek jasandako laguntza murrizketak arduratuta, Plataforma por un Nuevo Modelo Energético-k Espainian bizi dugun energia egoera plazaratzen du dokumentalean, baita politika energetikoak oligopolio energetiko fosilaren interesen menpe daudela ere.
Enpresa horiek gobernu nazional zein lokalak beraien irabaziak bermatzera bultzatzen dituzte, ondorioz herritarroi energia ekoiztu eta erabiltzeko eskubidea ukatuz eta aldaketa klimatikoa saihesteko behar beharrezkoak ditugun politika energetikoei bidea oztopatuz. Dokumentalaren izenburuak argi eta garbi adierazten du plataformaren xedea:oligopolioaren bukaera.
Azken 30 urtetan aldaketa klimatikoari aurre egiteko hartutako konpromiso ahulek nabarmen uzten dute erronka ez dela ez teknikoa ez teknologikoa, enpresa batzuek duten boterea baino, Kiko Veneno abeslariak dokumentalean dioen moduan, ‘Lur Planetaren jabe izateari uztea baino planeta txikitzea nahiago duten enpresen’ boterea alegia.
#OligopolyOFF hiru ataletan banatzen da: lehendabizikoa energia-pobrezian zentratzen da; bigarrena, politika energetikoek estatuan sortarazten dituzten gatazka ezberdinetan; eta azkena, energia berriztagarrietan eta energiaren burujabetzan oinarritutako ereduranzko trantsizioren alde lan egiten duten herritar ekimenetan.
Kanarietako prospekzioak, fracking-a, Cuencan Villar de Cañas-en hilerri nuklearra eraikitzea, energia berriztagarrien laguntzen murrizketa, Castelloko Castor proiektua edo PP eta PSOE-k sektore elektrikoko enpresei egindako 3.400 milioiko opariak politika energetikoei buruzko eztabaida mahai gainean jarri dute. Hidrokarburoen enpresentzat ‘negozio aukera’ da, enpresa elektrikoentzat ‘zilegi dituzten irabaziak’ defendatzea, herritarrontzat aldiz ur-edangarria, lur eta airearen kalitatea, energia izateko eskubidea, enplegua eta negozioen bideragarritasuna arriskuan jartzea. Argiaren prezioak gora egiten du guztiontzat, baina batzuentzat besteentzat baino gehiago.
#OligopolyOFF-en ikus daitekeenez, politika energetiko suntzitzaileen aurkako borrokak lurraldearen defentsa Espainiako herrien duintasunaren aldeko borroka bilakatu du. Alternatiba argi dago, petroleoari EZ ohikuatzen zaion tokietan, herritarren apustua BERRIZTAGARRIAK BAI da.
Borroka guztiak uztartu egiten dira #OligopolyOFF-en eta bat egiten dute desiragarriagoa, posiblea eta kontsumitzaileentzako ekonomikoagoa den irtenbide baten alde. Bai, ekonomikoagoa da, ozen eta behar beste aldiz errepikatu beharko dugu argumentu hau, oligopolioko enpresek diru asko inbertitzen baitute guztiok kontrakoa sinets dezagun.
‘Nola izango da ba merkeagoa dutxako ura 4.500 km-tatik ekarritako gasarekin berotzea eguzkiaz eta 5 m-tara dagoen plaka baten bidez egitea baino?’ galdetzen die Manel Riverok DBH-ko ikasle batzuei zera gehituz: ‘Enpresa gutxi batzuentzako irabazi multimilionarioak sortzen dituen eredu bat saldu digute, baina badira beste eredu batzuk ere’.
Horregatik, hirugarren atala beste eredu batzuei, aldaketa eta eraldaketa adibideei dedikatua dago. Horietan herritarrak dira erabakiak hartzen dituztenak, kontsumitzaile kooperatiben edo energia kooperatiba berdeen kide dira, elektrizitatea zein beroa ekoizten duten enpresen jabe, burujabetza energetiko berriztagarriarentzako proiektuen partaide, udalherrian energia kontsumoa murrizteko proiektuen bultzatzaile... Proiektu jasangarriak energia jendearen eskuetan uzten dituztenak. Iturria: http://gureenergia.blogspot.com.es/2015/04/oligopolyoff-documental.html