1998 urtean ere parke eoliko bat jartzeko mehatxua izan genuen. Orduan udaletxeko alderdi politiko guztiak aho batez proiektuaren kontra agertu ziren. Udalak ingurugiro ikerketa bat kontratatu zuen, eta emaitza ikusita Udala ere kontra posizionatu zen. Herriko beste hainbat eragile ere, proiektuaren kontra agertu ziren.
Orain, berriz ere, enpresa handien mesederako, ingurugiroari kalte handia eragingo dion proiektu bat aurkeztu dute, eta txarrena, energiaren arazoari ez diola irtenbide bat emango proiektu honek. Oinarrian irudi garbiketa bat besterik ez da (Greenwashing)
Ozeanoaren erdian dagoen txalupa zaharra zulatzen ari da, eta zuloa itxi beharrean, ura ateratzeko ur-ponba berri bat da proiektu hau. Baina zuloa etengabe handitzen badoa, itsasertzera ez gara iritsiko horrela!
Indarrak zuloa istera bideratuko balira, etorkizun hobeago bat genuke herritarrok eta ingurugiroak.
Hurrengo egunetan egoeraren errepaso bat egingo dugu.
Bitartean, informatzera eta Karakate babesteko taldean parte hartzera animatzen zaituztegu