Alex Txikon eta Ekaitz Maizen hitzaldia

Erabiltzailearen aurpegia Morkaiko 2014ko abe. 15a, 12:59

Mendi emanaldien zikloaren barruan, Karakorum mendikatean dauden Trango dorreetan egindako eskaladen berri emango digute gaur (abenduak 11) Alex Txikon eta Ekaitz Maiz mendizaleek Elgoibarko Herriko Antzokian.

 

Morkaikok eta Arnaldo askatu, politika askatu herri ekimenak elkarlanean antolatu dugu hitzaldi hau. Alex Txikon lemoarrak eta Ekaitz Maiz nafarrak Karakorum (Pakistango) mendikatean daude Trango Dorreetan eginiko eskaladak azalduko dituzte. Munduko pareta bertikal garaienak dira sei mila metrotik gora dauden orratzok. 2.000 metroko maldak eta 90ºko jaitsierak dituzte Karakorumen bizitako bizipenak kontatzera etorriko dira Txikon eta Maiz, baina baita "La victoria del Bushido" izeneko dokumentala eskaintzera ere. 21:00etan hasiko da saioa.

Mahai-ingurua, bideoan

Morkaikoren mendi emanaldien barruan, mendiko lasterketen gaineko mahai-ingurua eskaini genuen abenduaren 2an, Uxue Fraile (1974), Silvia Trigueros (1976) eta Maddi Arrazola (1979) kirolariekin, eta Ainhoa Lendinezen gidaritzapean. Ondorengo bideoan oso-osorik ikus dezakezue mahai-ingurua.