Morkaikok mendi lasterketen inguruko mahai-ingurua antolatu du gaurko

elgoibarren.net 2014ko abe. 2a, 10:21
 
Morkaikoren mendi emanaldien barruan, mendiko lasterketen gaineko mahai-ingurua izango da gaur, hilak 2, Elgoibarren. Uxue Fraile (1974), Silvia Trigueros (1976) eta Maddi Arrazola (1979) gonbidatu dituzte hizlari aritzeko eta Ainhoa Lendinezek gidatuko du saioa. 

 

 

Silvia Triguerosek Ehunmilak proba irabazi du aurten.

Inazio Bereziartua musika eskolako auditorioan izango da mahai-ingurua, 21:00etatik aurrera. Abenduaren 11n izango da hurrengo saioa. Alex Txikon lemoarrak eta Ekaitz Maiz nafarrak Karakorum (Pakistan) mendikateko Trango Dorreetan eginiko eskaladak azalduko dituzte Morkaikok eta Arnaldo askatu herri ekimenekoek elkarlanean antolatu duten emanaldian. Herriko Antzokian izango da saio hori, 21:00etatik aurrera. Abenduaren 18an, berriz, Eskandinabike proiektuaren berri emango dute Julen Salaberria, Eñaut Izagirre eta Mikel Arosa elgoibartarrek.

Lotura duten albisteak: