2015eko egutegia

Erabiltzailearen aurpegia Morkaiko 2015ko urt. 8a, 20:06

Urte berriarekin batera, Morkaiko Mendi Elkarteak ekintza berriz bete du aurretik dugun 2015 urte osoa. 

 

2015 01 08 egutegiamorkaikoEra guztietako ekintzak eta denontzako: txiki eta nagusientzat, oinezko eta mendi bizikleta zaleentzat, eta baita mendi eski eta elurzaleentzak ere. Espero dugu denon gustokoak izatea. 

Urtea aurrera doan heinean ekintza gehiago ere antolatu ahal izango ditugu. Aurreikusitako ekintzen datak gerturatu ahala, beti bezela, ahal dugun informazio osoena zabalduko dugu. Era berean, izan kontutan eguraldiak baldintzatuta aldaketak izan daitezkeela ekintzetan. Egutegi osoa eta gerta daitezkeen aldaketen berri, Morkaikoren web orrian (morkaiko.eus) topatu ahal izango dituzue.

Gogoratu azkenik, Morkaikoren ateak guztiontzat zabalik daudela, edozein proposamen entzun eta aurrera eramateko hemen izango gaituzue.

Animatu eta etorri gurekin lagunarteaz eta mendiaz gozatzera!