Eskiekin edo raketekin egiteko ibilbideak prestatu ditugu, Astun, Candanchu eta Collarada inguruetan.
Canfranc Estacion herriko Rio Aragon aterpetxean hartuko dugu ostatu, pentsio erdian. Bazkideek 100 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek, 115 euro. Pentsio erdia eta garraioa dago sartuta prezioan.
Apirilaren 2tik 6ra izango da irteera eta interesatuek martxoaren 16rako eman beharko dute izena. Hogei lagunentzako tokia gorde dugu.