Proiektua, hiru elkarteek Pirineoetara egiten dituzten irteera batzuk elkarlanean egitean datza. Proiektu honek irteeratarako jende gehiago animatzea du helburu, eta baita hiru herrialdetako jendeak elkar ezagutu eta elkarrekin mendiaz eta lagungiroaz gozatzea.
Adin ezberdinetako 35 lagun elkartu ginen asteburuan eta eguraldia lagun izan genuelarik pentsatutako ibilbideak egitea lortu genuen, “Enaren ibilbidea”, deitzen dena, hain zuzen ere. Ibilbide luzeak eta zorrotzak izan dira, baina guztiak gustora bueltatu gara egindakoarekin.
Hiru mendi taldeek esperientzia oso positiboa izan dela adierazi nahi dugu, beti dago zer hobetu baino oso gustora gelditu gara antolatutako irteerarekin. Hurrengo egunetan hausnarketa egin eta hurrengo irteera antolatzeari ekingo diogu, gure asmoa, Uztailaren 18 eta 19an Broto bailarara joatea izango da.
Laster izango duzue hurrengo irteeraren berri.