Tontorramendira mendi irteera

Erabiltzailearen aurpegia Morkaiko 2015ko ira. 30a, 11:42

Herri Eskolarekin eta Elgoibar Ikastolarekin batera antolatutako denboraldiko lehen mendi irteera egin genuen joan den domekan. 85 ume igo ziren Ondarruko Tontorramendi mendira.

85 bat ume eta beste horrenbeste guraso batu ginen joan den domekan umeentzako atolatutako ikasturteko lehen mendi irteeran parte hartzeko. Saturraraneko aparkalekutik hasi genuen ibilaldia eta Ondarroa aldetik igo ginen Santakrutz ermitaraino. Handik tontorreraino igo ginen. Igotzeko erabili genuen bidetik beharrean, beste bide batetik jaitsi ginen berriz Saturraraneraino., san Jeronimo aldetik zuzenean, hain justu ere. 

Eguraldi ona lagun, goiz pasa ederra pasa genuen.  

2015-2016 ikasturterako bederatzi irteera antolatu dituzte. Hilean behin egingo dituzte irteerak.