Eguna triste esnatu bazen ere, goiz aldean eguraldi eguzkitsua eduki genuen. Gainera, udazkeneko hego haizeak bazterrak berotu zituen. Trenez joan ginen Zarautzera. Handik Elkano auzoan barrena Indamendi mendira igo ginen. Bidean mahasti, baserri eta sagarrondoz beteriko ibilbide ederraz gozatzeko aukera izan genuen. Zarautzeko beste txoko desberdin eta eder batzuek ezagutu genituen.
Jeitsiera berriz, beste bide batetik egin genuen, atzera ere tren geltokira bueltatzeko. Gehienok bazkal ordurako Elgoibarrera itzuli ginen. Eguraldi ona genuela, goiz pasa ederra pasa genuen.