Autoz Gatzagaraino joango gara. Handik, Gatzaren Museo ondotik pasa eta Arlaban gainera igoko gara pago eta gaztainondoetatik barrena. Eguneko aldapa nagusiak hasieran egingo ditugu. Behin gaina hartuta, bide lasai eta lau samarra izango duguDeba ibaiaren iturbururaino.
Ibilbide zirkularra da. Deba ibaiaren iturburu ondotik pasa ondoren, jaitsi Dorletako santutegi aldetik egingo dugu.
Ez da ibilbide zaila eta pagadiz eta gaztainondoz osatutako basoek udazkenean duten kolore eta xarmaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu.
- Luzera:+/- 8,5 Kilometro
- Desnibela: +/- 275 m
- Irteera: 9:30ean, Mintxetako parkinea
Irteera nagusiei zein gaztetxoei zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Guraso edo bat arduradun etorri behar da. Izen ematea ez da beharrezkoa Morkaikon. Baina haurrek, Herri Eskolan edo Ikastolan eman beharko dute izena ohikoa den moduan. Eguraldiaren arabera irteerak aldeketak izan ditzake.