Joan zen domekan, azaroaren 15ean, Elgoibar Ikastolak, Herri Eskolak eta Morkaiko mendi taldeak elkarlanean antolatutako mendi irteera eduki genuen. 75 bat haur eta beste horrenbeste guraso joan ginen Hiruerreketara, Deba ibaia jaiotzen den lekura, hain justu ere.
Gure haserako asmoa Gatzagatik abiatzea bazen ere, Arlabaneko portutik abiatu ginen azkenean, Gatzagan urteko azoka nagusia zegoela-eta. Beraz, eguneko aldaparik handienak autoz egin genituen eta mendi irteera goiz pasa lasai bat bihurtu zen.
Eguna hotz esnatu bazen ere, goiz aldean eguraldi eguzkitsua eduki genuen. Udazkeneko kolorez apaindutako paraje ederretan barrena ibili ginen. Pago eta Haritz artean Deba Ibaia jaiotzen den lekuraino ailegatu ginen, Hiruerreketara.
Hamarretakoaz gozatu ondoren, atzera Arlabanera itzuli ginen. Ausart batzuek ostera, hasieran pentsaturiko mendi buelta osoa burutu zuten. Gatzagara jaitsi ziren eta gero atzera Arlabanera igo.
Goiz pasa ederra pasa genuen Debagoienako parajeetan.