09:30ean elkartuko gara Mintxetako aparkalekuan eta autoz joango gara Arrasateko Udala auzoraino. Handik, Udalatx mediaren magaletatik barrena, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia batzen dituen gunera ailegatuko gara, Besaidera.
Besaiden Anboto, Durangaldea eta Debagoieneko bista zoragarriez gozatzeko aukera izango dugu. Anbotoko Mariren parajeak parez pare aurkituko ditugu. Indarrak indar berritu ondoren, atzera beste bide batetik Udalara itzuliko gara. Bazkaltzeko ordurako Elgoibarren buelta izan gara. Ez da ibilbide zaila eta edozein adinetarako egokia da.
- Luzera: 8 kilometro inguru.
- Desnibela: 200 metro
- Irteera: 09:30ean Mintxetako aparkalekutik.