Trenez Debaraino joan ginen. Handik, kanaleko bidea jarraituz, Lastur aldera jo genuen. Lasturretik Arbil mendia igo ostean, Arriola aldetik berriro Debara itzuli ginen. Eguraldi bikaina lagun, goiz pasa eder bat pasa genuen.
Arbilek dezenteko aldapak dituen arren, poliki poliki denok gaina lortu genuen eta bertatik Debako itsas hertzea, Izarraitz, Lastur eta Arnoate aldeko bista zoragarriaz gozatu genuen.
Datorren mendi irteera martxoaren 13an izango da, Aloña mendira.