Herniora mendi irteera apirilaren 24an

Erabiltzailearen aurpegia Morkaiko 2016ko api. 22a, 11:54

Morkaiko mendi taldeak Herniora mendi irteera antolatu du apirilaren 24rako, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean. 

Ohi dugun moduan, Mintxetako aparkalekuan elkartuko gara domekan (apirilak 24), 09:30ean. Autoetan joango gara Bidainia gaineraino. Han, autoak Trintxera jatetxeko aparkalekuan lagako ditugu. Trintxeratik Zelatunera iristeko bidea ez da zaila. Pista argi bat jarraituz, poliki poliki erraz irabaziko dugu altuera. 

Zelataunera heldutakoan bi aukera izango ditugu. Batetik, ala nahi dutenek Hernio gainera jo dezakete zuzen zuzenean ohiko bidetik. Bestetik, berriz,  Zelatunen geratzeko aukera ere izango da gora jotzea erabaki dutenak berriz jaitsi arte. Zelataun ez da batere leku txarra indarberritzeko. Bista paregabeak dauzka eta bi borda ere bai, nahi duenak hamarretakoa egin edo zerbait hartzeko. Itzulera danok batera egingo dugu, igotzeko erabiliko dugun bide beretik. Ez da irteera zaila. Haur eta nagusi guztiontzako egokia dela uste dugu.

Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago.  Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da.  Izen ematea ez da beharrezkoa Morkaikon. Baina haurrek, Herri Eskolan edo Ikastolan eman beharko dute izena.

TRINTXERA ZELATUN

  • Luzera:+/- 6,8 Km
  • Desnibela: +/- 300 m

ZELATUN-ERNIO

  • Luzera:+/- 2,5 Km
  • Desnibela: +/- 220 m