Herriko hogei bat neska-mutil Kalegoen plazatik Karakateko magaleraino abiatu ginen domekan. Goizean zehar hainbat perretxiko mota batu genituen eta San Rokeko ermita parean elkartu ginen gero denok. Han, Karakate Elkarte Mikologikoko lagunen azalpenak jaso zituzten gaztetxoek. Hala, perretxikoen mundu zoragarrian barneratzeko aukera bikaina eduki genuen. Eguraldiak larregi lagundu ez bazigun ere, ederto pasa genuen goiza.
Morkaikok herriko ikastetxeekin elkarlanean antolatuko duen hurrengo mendi irteera abenduaren 4an izango da, Intxortara.