Oraingoan gure inguruko mendietatik klasikoenetako bat egingo dugu. 09:30ean batuko gara Mintxetako aparkalekuan, eta autoz Attolako parkineraino joango gara. Handik, gure mendi irteerari hasiera emango diogu. Guretzat oso ezaguna den arren, Xoxote beti da leku eder bat igande goiz pasa polit bat egiteko. Bista eta paraje ederrak dituen mendia da. Informazio osoagoa: Izarraitz mendikateko ibilbideak (PDF)
- Luzera:+/- 8 kilometro.
- Desnibela: +/- 300 metro.
- Irteera: 09:30ean, Mintxetako aparkalekutik.
Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da. Ez da beharrezkoa izena Morkaikon ematea. Haurrek, baina, Herri Eskolan edo Ikastolan eman beharko dute izena, ohikoa dan bezala.
Eguraldiaren arabera irteerak aldeketak izan ditzake.