Xoxotera Aittolako zelaietatik abiatu ginen 40 haur eta beste horrenbeste nagusi. Bide gehiena behe laino artean egin genuen. Lainopean ere badute xarma berezia Izarraitzeko parajeek. Bakoitzak bere erritmoan, Xoxoteko aterpetxeraino ailegatu ginen guztiok. Han, jan eta edanarekin indarberritu ondoren, bueltako bideari ekin genion. Bazkaltzeko ordurako herrian ginen.