Larunbat goizean goiz abiatu ginen Pirinioetara bidean. Asteburuko helburua Hautacam eta Saint Lary eski estazioak bi etapatan batzea zen. Hala, larunbatean bertan, Hautacametik Baregesera bidea egin genuen 1.500 metroko desnibela gaindituz, eta hiru mendi lepo zeharkatu ondoren. Lau laguneko talde batek gainera, indarrak soberan zituztenez, Pic d' Bedera (1.530m) mendia igo zuten, eta jaitsieran elkartu ziren berriro talde nagusiarekin.
Igandean Baregesetik Saint Laryra lepo bakarra igo besterik ez zegoenez, eskura geneukan Pic d' Gourgget (1.610m) tontorrera igotzea erabaki genuen denok, guztira 1.400 metroko desnibel positiboa gaindituz.
Deba bailarako eski zaleak indartsu eta gogotsu daudela agerian laga zuen mendi irteera honek. Denok pozik bueltatu ginen eginiko zeharkaldiarekin. Mendian ikusitako paisaiez gainera, elurraren kondizioak eta eguraldia bikainak izan ziren eta hurrengo urteko irteeran pentsatzen jarriak daude batzuek.