Prestatu ditugun txangoak ondorengoak izango dira, egunez-egun:
- Uztailak 22. Luchon - Salvaguarda (2.738 m.) - Ermita Mair de Diu dera Artiga. Bost orduko txangoa, 16 km eta 1.500 metroko desnibela. Conangles Aterpetxean egingo dugu lo.
- Uztailak 23. Vielhako tunelaren hegoaldeko sarrera – Mulleres (3.010 m.) - Benasqueko ospitalea. Zortzi orduko txangoa, 20 kilometro eta 1.500 metroko desnibela. Benasqueko Hotel Avenidan hartuko dugu ostatua.
- Uztailak 24. Arrantzaleen aterpetxea – Coronas – Aneto (3.404 m.) - Benasqueko ospitalea. Bederatzi orduko txangoa, 17 km eta 1.500 metroko desnibela. Ainsako Mora de Nuei aterpetxean egingo dugu lo.
- Uztailak 25. Monasterio San Vitorian – Peña Montañesa (2.295 m.) - La Collada – Monasterio de San Vitorian. Sei orduko txangoa, 15 km eta 1.200 metroko desnibela.
Izena emateko
Izen ematea edo zalantzak argitzeko, Eibarko Klub Deportiboko egoitzan, astearte eta ostegunetan 19:30etik 20:30era, edo 943 201 904 telefonora dei eginda, eta baita mendia@deporeibar.com e-postara idatzita ere.
Morkaiko egoitzan asteazkenetan egoten gara. Idatzi bestela morkaiko@morkaiko.eus e-posta hebidera.
Izen emateko beharrezkoa da federatua egotea eta kranpoiak eta pioleta eramatea.
Txangoetan eguneko motxila bakarrik eraman behar da, autobusak lo egiteko lekura eramango baititu beste traste guztiak.