Anbotoko Mariren kobara bisita 'magikoa' antolatu dugu zapaturako

Erabiltzailearen aurpegia Morkaiko 2017ko ira. 20a, 08:57

Badira 5 urte azkenekoz irteera hau antolatu genuenetik, beti izan du arrera oso ona. Jose Luis Diez Txeluk bultzatzen eta laguntzen du irteera hau antolatzen beraz eskerrak berari. Txeluz gain Joserra Basaguren eta Negu gurekin etorriko direla espero dugu eta hauei ere eskerrak aldez aurretik.

Joseba Negugogor Negu Durangokoa da eta Anbotoko Marirekin berba egiten duela dio.

Plana hurrengoa da:                                                                                           

  • Egun osoko irteera izango da: 8:00etan irten eta 20:00ak aldera bueltatu.
  • Nahiz eta irteera luzea izan, oso poliki ibiliko gera.
  • Lehenengo Marin kobararte igoera eta ondoren Anbotoko tontorrerarte.
  • Buelta Zabalanditik izango da, ondoren basoan barrena Arrazolara jeisteko berriz ere.

• Izena emateko

Izena emateko bide ezberdinak ditugu eta ostiralerarte eman ahal izango da autobusa bete arte. Prezioa: Bazkideak 8 € eta Ez bazkideak 10€

  • Morkaikoren egoitzan asteazkenetan 19:00etatik 20:30etara.
  • emailez morkaiko@morkaiko.eus
  • Telefonoz 658 74 07 88 mobil zenbakian (Txelu)
  • Irteera: Irailak, 23. Larunbata.
  • Ordua: 8:00etan Santa Klarako autobus geltokian.
  • Animatu eta etorri irteera magiko honetaz gozatzera!

morkaiko anboto mari elgoibar