Eguneko asmoa Aloñara igotzea zen, baina eguna triste jaiki zen eta hasierako gure helburua aldatzea erabaki genuen. Urbiara joan ginen.
Eguraldi iragarpenak huts egin zigun, eta goiz guztian zehar behe laino eta lanbroa izan genituen.
Dena dela, 38 haur eta beste horrenbeste nagusi Urbiara joan ginen Arantzazutik.
Ez genuen Aloñako bista ederrez gozatzeko aukerarik izan, baina bai Arantzazu-Urbia aldeko pagadi ederren ikusmiraz
Urbiako fondan indarberritu ondoren, atzera Arantzazura jeitsi ginen, eta bazkaltzeko ordurako Elgoibarren ginen.
Hurrengo irteera azaroaren 5ean izango da. Mikologia izango da irteera horretako protagonista.
2017-2018 ikasturteko mendi irteerak
- Urriak 1 Aloña (1298 metro)
- Azaroak 5 Irteera mikologikoa
- Abenduak 3 Elgoibar-Soraluze
- Urtarrilak 21 Irteera Geologikoa
- Otsailak 18 Mutriku-Deba
- Martxoak 11 Intxorta (743 metro)
- Apirilak 22 Salsamendi (596 metro)
- Maiatzak 12 Morkaikoren Eguna