Egia esan, eguna ilun eta euritsu esnatu zitzaigun domekan. Euri zaparrada ederrak eduki genituen goiz guztian. Edonola ere, hogei haur ausart abiatu ziren Karakateko magaletara, perretxiko bila. Ordu pare bat perretxiko bila pasa ondoren, San Roke ermitaren arkupeen babespean elkartu ginen. Han genituen zain Karakate mikologia elkarteko lagunak, perretxikoei buruzko azalpenak emateko prest. Jasotako aleak sailkatu eta aztertu genituen guztion artean, mugertzatarren laguntzari esker.
Euriak bustitako igande goiza izan arren, gustura ibili ginen perretxikoen mundua ezagutuz.
Datorren irteera abenduaren 3an izango da. Elgoibartik Soraluzera egingo dugu mendi ibilaldia.