Gauza serioei buruz umore ikutuarekin arituko da Txabola. Parapentearekin egiten dituen hegaldien berri emateaz gainera, Maite Maiora antxintxikari eta bikotekidearentzako egiten dituen "sherpa" lanak ere kontatuko ditu. Isilean eta ezkutuan gelditzen den lana bistaratuko du Lanbroa tabernan emango duen solasaldian. 21:30ean hasiko da saioa.