Eguna hotz esnatu zitzaigun, baina aterri. Karakateko magalak ostiralean eroritako elurrarekin zuri zeuden. Kalegoen Plazatik abiatu ginen hogei haur eta beste horrenbeste nagusi Plaentxi aldera.
Ibilbide lasai eta ederra osatu genuen. Gainera, elurrarekin demaseko gozatua hartzeko aukera izan genuen. 12:00etarako Soraluzen ginen. Autobus urbanoa hartu eta Plaza Handian bueltan ginen Elgoibarko Euskerak 365 Egun taldeak antolatutako ekitaldia hasterako.
Datorren irteera hurrengo urtean izango da, urtarrilaren 21an, hain zuzen ere. Geologia lantzeko irteera izango da.
Baina, aurretik, abenduak 16an Elgoibarren dagoen Fosil eta Mineralen museoa bisitatzeko aukera izango dugu.
Egunak hurbildu ahala, emango dugu horren berri.