Larunbatean, abenduaren 16an, Elgoibarko MUFOMI (Fosil eta Mineral Museoa) eta Erreplika Prehistorikoen museoen ate irekien jardunaldia egingo dute. Morkaiko-Leizarpe Espeologia taldekook joateko asmoa dugu eta gurekin etortzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Batetik, Elgoibarko Mufomik Euskadiko fosil eta mineralen bildumarik handiena du. Eta bestetik, Jose Julian Marquez Erreplika Prehistorikoen museoa osatzeko lanean ari da.
Nahiz eta azken hau bere osotasunean bukatuta ez egon, larunbat honetan izango da bi museoak batera ikusteko lehenengo aukera.
11:00etan hasiko da ate oreien jardunaldia. Bi museoak Artetxe auzoko Pedro Muguruzako lehengo eskolaurrean daude