Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Debatik Mutrikura.
Trenez joango gara Debara, eta handik, Deba eta itxasoa parez pare ditugularik, Kalbarioko ermitara igoko gara. Kalbariotik Mutrikurantz jaitsiko gara berriro ere. Mutrikutik Elgoibarrera autobus urbanoan itzultzeko asmoa dugu. Igande goiz eder bat pasatzeko plan paregabea.
Biltzen garen lagun kopuruaren arabera, gerta daiteke Mutrikura joan beharrean, ibilaldia atzera Deban bukatzea, autobusean denontzako lekurik ez balego.
- Luzera:+/- 8,5 kilometro
- Desnibela: +/- 250 metro
- Irteera: 9:20ean Elgoibarko tren geltokian.
Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da. Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke. Eguraldi alerta edo abisurik egon ez gero irteera bertan behera geldituko da.