Hasierako ideia Lasturretik igotzea bazen ere, azken egunetako euriteek sortatutako lokatza zela eta, Itziarko poligonotik abiatu genuen mendi irteera.
Euritengatik ikaratuta edo, oraingoan normalean baino mendizale gutxiago bildu ginen. Hogei haur eta beste horrenbeste nagusi.
Igande goiza argi argi esnatu zen eta Andutz eta Salsamendi inguruan igande pasa ederra egiteko aukera izan genuen. Ikusmira eta paraje ederrez gozatzeko aukera izan genuen. Bazkaltzeko ordurako atzera Elgoibarren ginen.
Datorren hilean, maiatzean, ez da ohiko mendi irteerarik egongo. Izan ere, maiatzaren 12an Morkaikoren Eguna ospatuko dugu, eta Elgoibarko Itzuliaz gainera Itzulitxoa ere antolatuko dugu.
Lerro hauen bidez animatu nahi zaituztegu Itzulitxoa egitera eta gainerako ekintzetan parte hartzera.