Saguzarretan aditua den Antton Alberdi Estibaritz biologo elgoibartarrak gidatu zuen irteera. Parte hartu zuten 27 lagunak Sallobenten barrena ibili ginen saguzar bila. Saguzar gutxi ikusi genituen arren, saguzarrek ateratako soinuak entzun genituen ultra soinuak entzuteko tresna berezi bati esker. Irteera interesgarria bezain dibertigarria izan zen.
Zikloko hurrengo irteera azaroaren 10ean izango da, Morura.