Morkaikotik Herri Eskolako eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera berri bat proposatzen dizuegu. Zumaiatik Zarautzera joango gara igande honetan, abenduaren 16an.
Elgoibarko geltokian 9:20ko trena hartu eta Zumaiara joango gara. Zumaiara ailegatutakoan ekingo diogu gure ibilbideari. Santiago hondartza ondotik Getaria eta Zarautz aldera joko dugu.
Eguneko aldaparik handienak hasieran izango ditugu. Ibilibide guzia mahasti artean egingo dugu, Kantauri itxasoa pare parean dugula. Igande goiz pasa eder bat egiteko ibilbide lasaia.
Ibilbidea luzetxoa izan arren ez da zaila. Lasai lasai edozeinek egiteko modukoa. Bazkatzeko ordurako Elgoibarrera trenez itzuliko gara.
Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da. Izen ematea ez da beharrezkoa Morkaikon. Baina haurrek, Herri Eskola edo Ikastolan eman beharko dute izena ohiko dan bezela.
Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke. Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.
- Irteera: 9:20ean Tren geltokian
- Luzera:9 kilometro inguru
- Desnibela: 350 metro