Morura mendi irteera

Erabiltzailearen aurpegia Morkaiko 2019ko urt. 14a, 13:25

Oraingoan ez gara urruti joango. Elgoibarren bertan burutuko dugu irteera. Morura joango gara.

Irteera honekin, mendizaletasuna eta ondarea uztartuko ditugu. Morun, burdin eta brontze gairaiko herrixka baten aztarnak daude. Irteera honen helburua, mendi goiz pasa eder bat egiteaz aparte, gure ondareaz zertxobait gehiago ezagutzea da. 9:30ean Kalegoen edo Plaza Handitik abiatuko gara oinez.

Saturixo aldetik Morura igo eta han Moruko kastroari buruzko azalpentxo batzuek entzungo ditugu. Ondoren, bazkaltzerako kalera bueltatuko gara.

  • Luzera: 9 Kilometro inguru
  • Desnibela: +/- 500 metro
  • Irteera: 9:30ean Kalegoen plazan


Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da. Izen ematea ez da beharrezkoa Morkaikon. Baina haurrek, Herri Eskola edo Ikastolan eman beharko dute izena ohiko dan bezela. Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke. Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.