Egia esan, 2018-2019ko haurren mendi irteeretan eguraldia ez dugu lagun izan. Irteera guztietan euria aurreikusita egon da. Eguraldi aurreikuspen txarraz gainera, oraingoan Goazen antzezlanaren emanaldia ere parean tokatu zitzaigun eta zazpi haur ausart bakarrik animatu ziren Morura egin genuen ibilaldian parte hartzera. Euria emanda zegoen arren, ateri eutsi zion ia ibilbide guztian.
Moru gainean brontzezko herrixkari buruzko azalpenak entzun genituen. Ondoren, ordubatak alderako atzera herrian ginen.
Hurrengo mendi irteera Arno mendira izango da otsailaren 17an. Ea eguraldi hobea egiten digun.