41 haur eta beste horrenbeste heldu elkartu ginen domeka goizean mendiaz gozatzeko prest. Arno mendira igotzea zen gure hasierako asmoa, baina Kalbario gainerako bidea trafikoarentzat itxita dagoenez, obrak direla-eta, Ondarroa eta Berriatua artean dagoen Kalamendi mendira joatea erabaki genuen. Autoak Saturraranen laga eta Ondarroara jo genuen. Handik, alde zaharreko kale estuetatik barrena, mendirako bideari ekin genion.
Eguneko aldapa gehienak hasieran igo genituen. Behin altuera hartuta, gainez gain ibili ginen zelai artean, harik eta Astarrika auzora ailegat ginen arte. Kantauri itsasoa parez pare eduki genuen ibilbide osoan. Denboraz justu genbiltzala-eta, Astarrika auzoan amaitu genuen txangoa. Jan edanarekin indarrak berritu eta Ondarroara itzuli ginen berriro. Giro bikaina egiten zuenez, Ondarroan bertan gelditzea erabaki zuten batzuek eta gainerakoak Elgoibarrera itzuli ginen bazkalordurako.
Hurrengo mendi irteera martxoaen 10ean izango da.