Mutrikutik Ondarroara mendiz mendi

Erabiltzailearen aurpegia Morkaiko 2019ko mar. 4a, 20:18

Martxoaren 10rako Mutriku eta Ondarroa artean egingo dugun mendi irteeran parte hartzera animatzen zaituztegu.

Kaixo lagun mendizale! Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatu nahi dizuegu: Mutriku-Ondarru.

Oraingoan ere kostaldean ibiliko gara. Ea eguraldiak laguntzen digun, paraje horietan ibili ginen azken aldian moduan. Ibilbide eder bezain atsegina egingo dugu.
Gure mendi ibilaldia Mutrikuko portuan abiatuko dugu. Han aparkatuko ditugu autoak.
Mutrikutik, itsasbazterretik, Galdonamendira igo eta zeharkatuko dugu. Handik Saturraranera jeitsi eta Ondarroara joango gara.
Ondarroatik autobusean itzuliko gara Mutrikura, gure autoen bila, bazkaltzeko ordurako etxera itzultzeko.
Igande goiz pasa eder bat pasatzeko ibilaldi eder bezain erraza.