Mendi eski irteera Gourettera eta Artoustera

Erabiltzailearen aurpegia Morkaiko 2019ko mar. 13a, 19:56

Martxoak 23-24ko astebukaeran mendi eski irteera antolatuko dugu Pirinioetara. Gourette eski estazio inguruan ibiliko gara oraingoan.

Bi eguneko irteera izango da eta bietako egun batean Gourette inguruko mendi bat egingo dugu (baldintzen arabera zehaztuko dugu). Bigarren egunean berriz, Gourette eta Artouste lotzen dituen ibilbidea egingo dugu, eta bidean mendi tontor batera igotzeko aukera izango da (Tourettes, 2771 metro). Bigarren ibilbide hau egiteko telesilla ( forfait randonee) bat hartu beharko dugu. Beti ere ibilbideek elur eta eguraldiaren arabera aldaketak izan ditzakete. Laruns herrian dagoen L'Embaradère aterpetxean egingo dugu lo, pentsio erdian (larunbateko afaria eta igandeko gosaria barne).

Ezinbestekoa izango da:

  • Bakoitzak bere ARVA, pala, sonda, kranpoiak eta pioleta eramatea.
  • Mendian federatuta egotea Pirinioetarako aukerarekin.

Materiala ez dutenentzako, materiala lortzeko laguntza emango dugu. Horrela bada, interesa duzuenok jarri lehen baitlehen gurekin kontaktuan mesedez.
Eguraldia dela eta azken orduko aldaketak izan daitezke, bai fetxatan, baita ibilbidean ere.
Gurekin harremanetan jartzeko:

  • Asteazkenean Errosario kaleko egoitzara etorrita (19:00-20:30)
  • E-postaz, morkaiko@morkaiko.eus helbidera idatziz

Animatu!

MORKAIKO ME